91/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 25ekoa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Administrazioak Nafarroako Justizia Administrazioko langileriaren Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Uztailaren 4ko 95/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluari jarraikiz (Laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lanerako ezintasunagatik birkokatzeko araudia egokitzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileentzat, maiatzaren 14ko 812/1999 Errege Dekretuaren ondorioz), eta apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 8.2. artikuluan ezarritakoarekin bat, eremu horretan izendatutako prebentzioko ordezkariek osatuko dute Justiziako Administrazioko langileriaren Segurtasun eta Osasun Batzordea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak izendatutako beste hainbeste kiderekin batera.

Aipatu 8.2 artikuluak ezarritako eskalari jarraikiz, Nafarroako Justizia Administrazioaren arloko prebentzioko ordezkariak, lanean ari diren langileen kopurua aintzat harturik, lau dira gaur den egunean. Beraz, bidezko da Administrazioak izan behar dituen laurak ere izendatzea.

Azaldutakoaren ondorioz, eta uztailaren 4ko 95/2005 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, foru dekretuak laneko arriskuei aurrea hartzeko eta lanerako ezintasunagatik birkokatzeko araudia egokitzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileentzat,

AGINDU DUT:

  1. Honakook Nafarroako Justizia Administrazioko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR