56/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 12koa, Osasuneko kontseilariak emana, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Erizaintza Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak atariko III. atalean adierazten du erakunde horren egitura osatu eginen dela osasun laguntzaren arloan, eta horretarako foru dekretu eta foru agindu argiak emanen direla, estatutuen helburu beretara bideratuak.

Bestalde, foru dekretu horren 13.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla.

1992ko apirilaren 27ko Foru Aginduaren bidez, Tuterako Reina Sofia ospitaleko Erizaintza Zerbitzuaren egitura ezarri zen.

Laguntza zerbitzu eta jarduera berri batzuk abian jarri direnez, ospitalearen antolaketa etengabe egokitu behar da, pazientearentzako laguntza zerbitzuen bilakaera eta hazkundearekin bat datorren antolakuntza eredu bat sendotuz.

Testuinguru honetan, Reina Sofía ospitaleko zuzendaritzak erizaintzako baliabideen berregituraketa bat proposatu du, modu horretan bermatzeko etorkizun hurbilerako diseinatutako lehentasun, helburu eta ekintzetarako egokitzapena.

Berregituraketa horren edukia honela laburbildu daiteke:

  1. Erizaintza unitateen banaketa berria egitea, gaur egungo premietara egokituz.

  2. Zenbait erizaintza unitateren konfigurazioa aldatu eta handitzen du, Operazio Gelako Unitatearena besteak beste, jardueraren hazkundearen arabera eta gaur egun behar dituen eta hemendik aurrera beharko dituela aurreikusten diren lehentasunaren eta lan-kargaren arabera.

    Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

    1. artikulua. Xedea.

      Foru agindu honen xedea da Tuterako Reina Sofía ospitaleko Erizaintza Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzea.

    2. artikulua. Erizaintza Zerbitzuaren egitura.

    3. Erizaintza Zerbitzuak erizaintza unitate hauek ditu bere egituran:

  3. Errehabilitazioko, Irakaskuntzako, Zainketen Garapen eta Berrikuntzako eta Kudeaketarako Laguntzako Erizaintza Unitatea.

  4. Ospitalizazio Kirurgikoko Zainketen Erizaintza Unitatea.

  5. Ospitalizazio Medikoko Zainketen eta Etxeko Ospitalizazioko Erizaintza Unitatea.

  6. Emakume, Nerabe eta Haurren Ospitalizazioko Zainketen eta Osasun Mentaleko Zainketen Erizaintza Unitatea.

  7. Laborategiko eta Dialisiko Zainketen Erizaintza Unitatea.

  8. Kanpo-Kontsultetako Zainketen eta Eguneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR