51/2015 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa. Honen bidez lankidetza formulak ezartzen dira osasun arloko langile erretiratuen eta Osasun Departamentuaren artean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irakaskuntza, ikerketa eta laguntza ematea dira Osasun Sistema Publikoaren hiru zutabeak.

Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioari eta Kalitateari buruzko maiatzaren 28ko16/2003 Legeak eta Osasun Arloko Lanbideen Antolamenduari buruzko azaroaren 21eko 44/2003 Legeak ezartzen dutenez, “osasun sistemaren laguntza emateko egitura osoa eskuragarri egonen da osasun ikerketan eta profesionalen irakaskuntzan erabil dadin”.

Hainbat lanbide erakundek osasun arloko Administrazioari eskatu diote zentzuzko alternatiba bat arbitra dezala, osasun arloko profesional frankok egindako eskaerari erantzuteko: horietako askok, erretiroa hartu ondoren, adierazten dute neurri bateko jarduera izan nahi dutela irakaskuntzan eta ikerketan, Nafarroako sistema publikoaren alde, hura garatzen lagundu baitzuten.

Lanean curriculum bereziki aipagarria izan duten profesionalen kasuan, lankidetza horren ekarpena are zentzuzkoagoa da.

Galarazi gabe etorkizunean profesional emerituaren irudia eratu ahal izatea, Osasun Departamentuak egiteko modukotzat eta egokitzat jotzen du behar diren bitartekoak gaitzea, osasun arloko profesional erretiratuen laguntza izateko, baldin teknikoki egokiak badira eta lanean jarraitu nahi badute kontsulten arloan, aholkularitzan, prestakuntzan edo ikerketarako laguntza ematea, osasun sistemaren alde, betiere horrek kalterik eragiten ez badu jarduneko profesionalei erreserbatutako eginkizunetan.

Eskatutako lankidetzari baietza emanez, foru agindu honek aitortzen du osasun arloko langile erretiratuek badutela eskubidea iturri bibliografikoak erabiltzeko, baita ezagutzak eguneratzeko eta ikerketari laguntzeko beste baliabide batzuk erabiltzeko ere.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da lankidetza formulak ezartzea, osasun arloko langile erretiratuek Nafarroako Osasun Publikoko Sistemari laguntzeko, osasun arloko ikerketan, irakaskuntzan eta aholkularitzan, osasun arloko langile emerituaren irudia eratu arte.

  2. artikulua. Aplikazio eremua.

    Foru agindu hau aplikatuko zaie Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako osasun arloko langile erretiratuei.

  3. artikulua. Osasun arloko langile erretiratuek laguntza ematea ikerketan, irakaskuntzan eta aholkularitzan.

    Egokia bada eta nahi izanez gero, Osasun Departamentuak eta haren erakunde autonomoek aukera izanen dute...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR