43E/2014 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, Noain Elortzibarko udal mugapean, Elorzko eta Zuluetako kontzejuei gas naturalaren hornidura egiteko antenaren proiekturako. Sustatzailea Gas Navarra, S.A. da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2013ko abenduaren 18an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I. epigrafean (Energiari buruzko instalazioak) sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Proiektatutako jarduketan hodi nagusi bat paratu beharko da gas naturalerako, Las Ventas industrialdetik Elorzko herriraino (3,5 bat kilometro, PE polietilenoa, 100 SDR 17,6, DN 110 mm). Bideetako eta eremu urbanizatuetako ertzetatik joanen da, bai eta A-21 autobideko begiztetako ertzetatik ere, Zuluetako eta Elorzko herrietan sartzeko. Zuluetan sartzeko errepidea gurutzatuta, hodi nagusitik bigarren mailako bi hodi abiatuko dira, bata Zuluetako herriraino, herrian sartzeko errepideko ertzetik joanen dena (350 bat metro, PE polietilenoa, 100 SDR 17,6, DN 90 mm), eta bestea Zuloeta erretegi aldera (46 bat metro, PE polietilenoa, PE 100 SDR 17,6, DN 63 mm). Han hargune bat utziko da.

Espedientean Noain Elortzibarko Udalaren 2014ko urtarrilaren 14ko aldeko txostena jaso da, baita Lurraldearen Antolamendu Zerbitzuaren 2014ko martxoaren 5ekoa ere.

Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak ere proposamenaren aldeko txostena eman du.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

  1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, Noain Elortzibarko udal mugapean, Elorzko eta Zuluetako kontzejuei gas naturalaren hornidura egiteko antenaren proiekturako. Sustatzailea Gas Navarra, S.A. da.

  2. Baimena neurri hauek aplikatzearen baldintzapean eman da:

    –Landareria naturaleko eremuetan zehar, laborekoetan zehar edo A-21 autobidean eta hara sartzeko begiztetan lehengoratutako eta birlandatutako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR