27/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 5ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Diabetearen Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2006ko urrian, Osasun Sistema Nazionaleko kalitate planaren barruan, “Osasun Sistema Nazionalaren Diabetearen Estrategia” onetsi zen. Helburu batzuk finkatu ziren esku-hartzeen kalitatea eta emaitzak hobetzeko mellitus diabeteari dagokionez. Estrategia hori abian jartzeak Diabetearen Batzorde Teknikoa aldatzea ekarri zuen, informazioaren bilketan eta osasun laguntzan premia berriei erantzuteko Estrategiaren ebaluazioan eta jarraipenean. Horregatik, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 10eko 68/2008 Foru Aginduaren bidez, Diabetearen Aholku Batzorde Teknikoaren osaera eta eginkizunak aldatu ziren. Batzordea Osasuneko kontseilariaren 1992ko azaroaren 16ko Foru Aginduaren bidez sortu zen, eta 284/1996 Foru Aginduaren bidez aldatu.

2012ko ekainean, Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluak “OSN-n eritasun kronikoak tratatzeko Estrategia” onetsi zuen. Dokumentu horretan aholkatzen da eredu integrala erabiltzea eri horiei laguntzeko, zainketen jarraitasuna bermatuz eta eritasunaren bilakaerara egokituz. Hori lortzeko, laguntza berrantolatu behar da.

Egungo osasun antolaketa eri kronikoen laguntza premietara egokitzeko, 2013ko uztailean Osasun Departamentuak “Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Nafarroako estrategia” garatu zuen. Linea estrategiko bat da hautatzen diren eri kronikoentzako laguntza plan eragileak garatzea, eredu integralak erabiliz eta larritasun mailaren araberako modalitate ezberdinak ezarriz. Berariazko laguntza behar duten lehentasunezko erien artean diabetikoak daude.

Horrenbestez, une honetan berriro egokitu behar dira Diabetearen Aholku Batzorde Teknikoaren eginkizunak. Beraz, “Osasun Sistema Nazionalaren Diabetearen Estrategia”ri lotutako eginkizunez gain, “OSN-n eritasun kronikoak tratatzeko Estrategia”ri eta “Paziente kronikoari eta pluripatologikoari arreta emateko Nafarroako estrategia”ri lotutakoak ere izanen ditu. Aldi berean batzordearen osaera eguneratzen da.

Horrenbestez, osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko Osasun kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Diabetearen Aholku Batzorde Teknikoa aldatzea. Hauek dira batzordekideak:

    –Luis Forga Llenas jauna, Nafarroako Ospitaleguneko Endokrinologia Zerbitzuko burua.

    –Ana Galíndez Zubiría andrea, Nafarroako Ospitaleguneko Laguntzaren Jarraitutasunerako eta Kalitaterako zuzendariordea.

    –María Ángeles Nuin Villanueva...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR