ERABAKIA, 1998ko abuztuaren 17koa, Nafarroako Gobernuarena, Gas Navarra, S.A. enpresak sustatu duen 'Ebro ibaiaren Erriberaren (Nafarroa) Gasifikazioa' deritzon eta udalaz gaindiko eraginak dituen arlokako proiektua behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea
  1. -Aurrekariak.

    Nafarroako Gobernuak, 1998ko martxoaren 23an egin duen bileran, ondoko erabakia hartu du:

  2. Gas Navarra, S.A. enpresak sustatu duen "Ebro ibaiaren Erriberaren (Nafarroa) Gasifikazioa" deritzon proiektua, uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legean ezarri diren ondoreetarako, udalaz gaindiko eraginak dituen arlokako proiektua dela adieraztea.

  3. Enpresa sustatzaileari adieraziko zaio, hala denean, onetsiko den arlokako proiektuan ondoko zuzenketa hauek egin behar direla:

    1. Proiektuak proiektatu diren gas-taxuketek eta Larrau-Arnedo Gasbideak eta Miranda de Ebro-Iruña-Zaragoza Oliobideak sortuko dituzten eraginak bildu eta ebatziko ditu.

    2. R.1.1. eta R.2. adarren eta aurreikusi den Nafarroako Ubidearen arteko gurutzeak, lehenbizikoa Melidatik hurbil dagoen tokian eta bigarrena Corella eta Cintruenigoren artean dagoen toki batean eginen dira, ondore horretarako Nafarroako Gobernuaren Herrilan Departamentuak ezarriko dituen aginduak betez proiektatuko dira.

      R.2. adarrari dagokionean, Corella udal mugartean, aukerak daude ibilbide alternatiboa hautatzeko V-011 eta V-015 bertizeen artean, horrela ubidearekin gurutzatzea ekidinez.

    3. Halaber, gasbide horiek eta gainerakoek Abiadura Handiko Trenaren Nafarroako Igarobidea egiteko dauden aukeretan dituzten eraginak Herrilan Zerbitzuak adieraziko dituen irizpideekin bat bildu eta ebatziko dira.

    4. Gasbideen taxuketa eta abelbideen arteko gurutzeetan kontuan hartuko da horietatik motoredun ibilgailuak eta nekazaritzako makineria igarotzeko aukera, zertarako-eta, beharrezkoa balitz, bidezkoak izaten ahal diren neurri teknikoak kontuan hartzeko; hori guztia abelbide horien erabilerari buruzko indarreko legerian ezarri dena betetzea gora-behera izanen da.

    5. Proiektuan kontuan hartuko dira Nafarroako Ibaien Saneamenduari buruzko Plan Zuzentzailearen aurreikuspenak eta horretarako egokiak izanen diren zuzenketak eginen dira. Ondore horretarako Gas Navarra, S.A. enpresak NILSA (Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.) sozietatearen txostena aurkeztuko du, non aurreikusi diren gas instalazioei adostasuna emanen baitzaien.

    6. Halaber, onetsita edo tramitazio fasean dauden Parke Eolikoei buruzko proiektuak hartuko dira kontuan, bereziki "Caluengo" deritzon tokian dagoena (Azkoien-Funes).

    7. Toki mailako gainerako inguruabarrei dagokienean ondoko udalerri hauei buruzko zuzenketak sartuko dira proiektuan:

      -San Adrián: R.1.2. adarraren taxuketa aldatuko da V-005-7 eta V-005-9 bertizeen artean, horrela San Adrian industrialdearen iparraldean kokatuta dagoen eta indarreko arau subsidiarioetan aurreikusi den "babesteko aldearen erreserba" ahalik eta gehien askatzeko.#

      -Azkoien: R.1.1. adarraren taxuketa aldatuko da V-004-45 eta V-004-47 bertizeen artean, udalerri honi buruzko txostenean adierazi diren irizpideak betetzeko.

      -Falces: R.1.1.3. adarra, V-004-66-10-5 eta V-004-66-10-6 bertizeen artean, zeharkatzen dituen lurzoru urbanizaezineko bi lurzatien hegoaldeko ertzetik jarriko da udalerrian sartzen den gunean, Arga ibaia zeharkatu ondoren alegia.

      Halaber, U.N.F.A.S.A. hornitzen duen adarra errepidearen paraleloan jarriko da, errepide horretara ukitu den azken lurzatiaren ertzetik doalarik.

      -Villafranca: R.1.5. adarraren taxuketa aldatuko da V-004-73-27 bertizetik aurrera, udalerri horri buruzko txostenean ezarri diren irizpideak betez eta horko bi alderi buruzko hirigintzako zehaztapenei egokitzeko, bata aurreikusi diren azpiegituretarako delako eta bestean aztarna arkeologikoak egoteagatik babestu egin behar delako.

      -Cadreita: V-004-73-46 eta V-004-73-49 bertizeen taxuketa aldatuko da hilerriaren aldea erabat aske uzteko, indarreko legeriaren zehaztapenak betetzeko eta egon dauden bide eta errepideei egokitzeko.

      -Milagro: Gasbideak V-004-73-37-7 eta V-004-73-37-8 bertizeen artean duen taxuketa aldatuko da udalerrian indarrean dagoen hirigintzako plangintzako figuraren mugaketaren arabera kirol aldea askatzearen ondoreetarako.

      -Cintruénigo: Taxuketak industrialdean eragiten duen ukipena ekidingo da, V-029 eta V-039 bertizeen artean.

      -Buñuel: Aurreikusi den taxuketa horretan aldarazpen txikia eginen da Ribaforada udal mugartera heldu baino pixka bat lehenago, taxuketa hori erabat joan dadin industrialdetik.

    8. Hala denean, instalazioen lurrei buruzko zehaztapenak berrikusiko dira baldin eta testuan itxurazko mentsak antzeman badira edota testu horren eta proiektuan azaltzen den eskema grafikoaren arteko ustezko kontraesanak badaude.

    9. Gasbideak sarrera mugatuko pista izanen du ubideen gurutze guztietan eta zuhaiska-erako landaretza naturala duten alde guztietan. Halaber, ibaien gurutzeetan lanak egiten direnean ahaleginak eginen dira eraginik handiena ertz bakarrean egiteko. Ildo horretatik Ingurugiroko Kalteen Azterlanaren Neurri Zuzentzaileei buruzko atalean ezarri dena aplikatuko da.

  4. Gas Navarra, S.A. enpresari ohartaraziko zaio komeni dela Lodosa, San Adrián, Azagra udalerrietan proposatu diten adar eta azpiadarren taxuketen aldarazpenak egiteko aukera aztertzea, eta baita Azkoien-Funes, Mélida eta Cintruénigo azpiadarrean ere, zertarako-eta, erabaki honen alde azaltzailean egin diren iradokizunekin bat, bidezko garastada-sistemetan eragiten diren kalteak arintzeko.

    Halaber, komeniko litzateke Andosilla, Azagra, Marcilla, Milagro, Castejón eta Ribaforada udalerrietan proposatu diren gasbideen taxuketen tarte batzuetan zuzenketa batzuk sartzeko aukera aztertzea, zertarako-eta, erabaki honen alde azaltzailean egin diren iradokizunekin bat, horiek udalerri horietako egungo zein etorkizuneko hirigintzako antolakuntzari hobeto egokitzeko.

  5. Instalazioek Ondare Arkeologikoan izanen duten eraginari dagokionean, Gas Navarra, S.A. enpresak bidezko neurriak hartuko ditu ondore horietarako, horretarako Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalak, "Vianako Printzea" Erakundeak eginen duen txostena kontuan hartuta eta atal horrek eginen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR