187/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 25ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, 410 eredua, “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergaren konturako ordainketa. Autolikidazioa” izenekoa, eta 411 eredua, “Kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga. Autolikidazioa” izenekoa, onetsi eta Internet bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintzak eta prozedura ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 14ko 6/2014 Foru Legeak kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga sortu zuen Foru Komunitatean, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan. Lehenago, abenduaren 27ko 16/2012 Legeak aipatu zerga sortu zuen Estatuan, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Foru lege hori onetsi eta gero, Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak harmonizazio irizpideak adostu zituzten araudi aplikagarriari eta zergaren ordainarazpenari dagokienez. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 31 quáter artikuluan biltzen dira irizpide horiek.

31 quáter artikulu horren arabera, eta araudi aplikagarriari lotuta, Estatuak ezarrita dituen arauekin alderatuta, funtsez eta formaz eduki bera duten arauak aplikatu beharko ditu Foru Komunitateak. Hori hala delarik ere, Foru Komunitateak zerga horren karga-tasak ezartzen ahalko ditu, betiere lurralde erkidean unean-unean indarrean dauden muga eta baldintzekin. Horrez gain, Foru Komunitateak aitorpena eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

Kreditu entitateen gordailuen gaineko zergaren ordainarazpenari dagokionez, xedatzen da Nafarroari dagokiola baldin eta hirugarrenen funtsen mantentzen diren egoitza nagusia, sukurtsalak edo bulegoak Nafarroan badaude. Bestetik, Foru Komunitateari egotziko zaio bertan egotera behartzen ez duten merkaturatze sistemen bidez mantentzen diren funtsen zerga, bai eta halako lurralde bati egozten ahal ez zaizkion funtsei dagokien zerga ere, gordailu lurralderatuetan duen partaidetzaren arabera dagokion heinean.

Azkenik, zergaren konturako ordainketak aurreko ataleko irizpidearen arabera eskatuko ditu administrazio batek edo bertzeak.

Irizpide berri horiek biltzeko, martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea onetsi zen. Legearen hirugarren artikuluan kreditu entitateen gordailuen gaineko zerga arautzen da, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Foru lege horren hirugarren artikuluko hamalaugarren atalak indarrik gabe uzten du 6/2014 Foru Legea, aipatu ondorioekin.

11/2015 Foru Legearen hirugarren artikuluko hamargarren atalak xedatzen du zergadunek zergaren autolikidazioa aurkeztu beharko dutela zergaldiaren ondoko urteko uztailean, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ezartzen dituen tokian eta moduan.

Halaber, artikulu beraren hamaikagarren atalak xedatzen du zergadunak behartuta daudela konturako ordainketaren autolikidazioa aurkeztera, kasuko zergaldiarena, ekitaldi bakoitzeko uztailean, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ezartzen dituen tokian eta moduan.

Bidezkoa da, beraz, ereduak onestea, horien bidez zergadunak sorrarazitako zergaren autolikidazioa eta ordainketa eta kasuko zergaldiko konturako ordainketaren autolikidazioa aurkez ditzan.

Azken xedapenetako lehenengoan ordainketak bankuan helbideratzea onartzen duten zerga ereduen zerrenda eguneratzen da.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan eta zazpigarren xedapen gehigarrian eta Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR